Promozio Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute larunbatean, lau gaztek. Alde batetik: Etxabe II eta Zubizarreta ariko dira, eta bestetik Ezkurra II eta Olazar. Lehenengoek pelota gogorrak aukeratu zituzten asteartean euren indarra aprobetxatzeko: 132, 131 eta 126 gramokoak. Ezkurra IIak eta Olazarrek ere euren materiala aukeratu zuten, arinagoa: 128 eta 129 gramo.
Gaur ere lau partidu izango dira Galarretan, 16:00etatik aurrera. Estelarrean (bigarren partidua), Ezkurra eta San Miguel ariko dira, egungo bi izar haundienetakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!