hernani lider dijoa, eta Oiartzun bigarren. Gaur jokatuko dute elkarren kontra, eta hasiera batean, Hernani da faborito, jokatutako sei partiduak irabazi baitituzte zuriberdeek. Ohorezko erregionalen mailak Hernaniko kolorea hartu du liga hasiera honetan, baina Oiartzun da oraingoz, itzal egin diezaiokeena. Bigarren dijoaz oiartzuarrak, eta hernaniarrak 6 puntura dituzte. Lau partidu irabazi ditu Oiartzunek eta bi galdu. Ondorengoak gertu dituzte, eta gaur hortzekin borrokatuko dute, hiru puntuak lortzeko.
Hernani-Urola ere, gaur
Zubipen jokatuko duen beste talde bat ere bada gaur. Hernanik gaur jokatuko du Erregionalen lehen mailan ere. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Urola taldearen kontra ariko dira hernaniarrak, zein baino zein.