Bi ordu eta gehiagoz aritu ziren Ion eta Gorka Izagirre txirrindulariak hernaniarrek kamixetak firmatzen. Kola egon zen bi ordu horietan Euskalteleko dendan, Agustindarren plazan.
izar haundiak bezala iritsi ziren atzo Hernanira, Ion eta Gorka Izagirre txirrindulariak. Gorka bakarrik zen etortzekoa, baina Ion anaia ere etorri zen eta denak behar izan zituzten. Beraiek ezagutzeko amorratzen, zain zeukaten hernaniar mordoxka, Euskalteleko dendan. Portatu ziren Ormaiztegiko bi anaiak, eta banaka-banaka atenditu zituzten, iladan zain zeuden herritarrak. Zahar eta gazte, bi orduz kolan egon eta gero, autografoa eta kamixetarekin aldegin zuten denek atzo etxera. Atzotik, jarraitzaile batzuk gehiago badituzte Hernanin, etorkizun haundiko bi anai hauek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!