Azken egunak, ‘Ekobidaiaria’ lehiaketako bideoei botoak emateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 24a, 02:00

Bost finalista geratzen dira ‘Ekobidaiaria’ lehiaketan, Kutxa Ekoguneak antolatzen duen lehiaketan, eta egun gutxi geratzen dira bukatzeko. Kutxa Ekoguneko Faceebookean (www.facebook.com/ekogunea) daude bideoak, eta ikusi eta onenari botoa eman daiteke oraindik. Borroka estua daukate finalistek, eta dagoeneko 1.700 boto baino gehiago izan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!