Zubietako Astiazaran (Iruin) sagardotegiak irabazi du aurten ere Xalapartako Sagardo Txapelketa, 10 sagardotegiren artean. Ez du bolada makala hartu Astiazaranek, hiru urtez segidan irabazi baitu txapelketa berdina. Bigarrena eta hirugarrena hernaniarrak izan ziren: Elorrabi bigarren, eta Altzueta hirugarren. Antton Garin eta Iker Osa bertsolariek eman zituzten emaitzak, bertsotan, Hernaniko elkarteek ohitura duten bezala. XIXgarren txapelketan giro ederra, Xalaparta elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!