19 ikastaro dohainik, elektrizitatea, elektronika, eta fabrikazio mekanikoari buruz

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 23a, 02:00

Hernani BHI Institutuak 19 ikastaro antolatu ditu langile eta langabetuentzat, arra­tsaldez, Karmelo Labaka edifizioan, elektronika, elektrizitatea eta fabrikazio me­ka­ni­koari buruzkoak. Lan­gile eta langabetuentzako ikas­taroak dira, erabat do­hai­nik, eta 16 urtetik gora be­har dira bertan apuntatzeko.
Ikastaro hauek katalogo berriaren barruan daude, beraz, hezkuntza arautuko kurtsoen balio bera dute, eta beraz, baita titulazioa ere.

Hiru ikastaro, azaroan hasita
Guztira 19 ikastaro dira, eta horietatik hiru hasiko dira azaroan. Beste bi hasita daude dagoeneako; eta gainerako 14 ikastaroak 2013an hasiko dira.
Planoak krokizatu edo irakurtzeko ikastaroa, planoak ulertzeko oinarrizko kontuak ikastekoa, azaroaren 5ean hasiko da eta azaroaren 27an bukatu. 40 orduko ikastaroa da.

Etxebizitza edifizioetan, tentsio bajuko instalazioak montatu eta mantentzeko ikastaroa ere azaroaren 5ean hasiko da, eta abenduaren 20an bukatu. 70 ordukoa da.

Tornua eta fresatzeko makina konbentzionalari bu­ruzko 2. mailako ikastaroa, 80 ordukoa, azaroaren 12an hasiko da.

Ikastaro trinkoak
Ikastaro hauek modu trinkoan emango dira, as­tele­he­ne­tik ostegunera, 17:30­etatik 20:30etara. Informazio gehiago: 943 551 958 

FABRIKAZIO MEKANIKOA
Tornua eta Fresadora
konbentzionala. 2.maila

Txirbil harrotzearen bidezko mekanizazio prozesuak.
2012-11-12 / 2012-12-20 (80 ordu)

CNC programak lantzea FAGOR 8055,
txirbil harroketa bidezko mekanizaziorako

2013-1-17 / 2013-2-19 (80 ordu)

CNC programa egiaztatzea eta optimizazioa FAGOR 8055, txirbil harroketa bidezko mekanizaziorako
2013-2-20 / 2013-4-10 (70 ordu)

Automatismo elektro neumatiko hidraulikoa
Txirbil harrotzearen bidezko mekanizazioko fabrikazio prozesu laguntzaileak.
2013-4-15 / 2013-5-20 (70 ordu)

Lan eta ingurumen arriskuen prebentzioa, txirbil harrotzearen bidezko mekanizazioan
2013-5-21 / 2013-6-4 (30 ordu)

Egiaztapena, txirbil harrotzearen bidezko
mekanizazio produktuena

2013-6-5 / 2013-6-19 (30 ordu)

Planoen krokizazio eta irakurketa
Irudikapen grafikoa, fabrikazio mekanikoko
produktuentzako.

2012-11-5 / 2012-11-27 (40 ordu)

Solid Works I eta II mailak
Fabrikazio mekanikoko produktuaren dokumentu teknikoak prestatzea CAD-CAM programa bidez.
2013-1-14 / 2013-3-11 (90 ordu)

Dokumentuak kudeatzea, fabrikazio mekanikoko produktuetan
2013-3-13 / 2013-4-9 (30 ordu)

Solid Works I eta II mailak
Fabrikazio mekanikoko produktuaren dokumentu teknikoak prestatzea CAD-CAM programa bidez.
2013-4-22 / 2013-6-12 (90 ordu)

ELEKTRIZITATEA - ELEKTRONIKA
Tentsio bajuko instalazio elektrikoak montatzea eta mantenua, etxebizitza eraikinetan

2012-11-5 / 2012-12-20 (70 ordu)

Lan eta ingurumen arriskuen prebentzioa, instalazio elektrikoen montaje eta mantenuan
2013-1-7 / 2013-1-20 (30 ordu)

Barneko instalazio elektrikoen montaje eta
mantenua

2013-1-23 / 2013-3-20 (90 ordu)

Dokumentazio teknikoa prestatzea REBTen
arabera, lokal, saltoki eta industria txikietako
instalazioetarako

2013-4-8 / 2013-5-7 (50 ordu)

Automatismo konbentzionalak
Automatismo elektrikoak montatu eta konpondu.
2013-1-22 / 2013-3-4 (60 ordu)

Siemens automatak
Instalazio automatizatuak montatu.
2013-3-5 / 2013-5-9 (90 ordu)

Instalazio automatizatuak konpontzea
2013-5-13 / 2013-6-13 (60 ordu)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!