Euriak zailtasunak eragin zituen arren, neskak bikain, garaipena lortuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 23a, 02:00

Hernanik sailkapeneko lehen postuan dagoen talde tolosarra hartu zuen etxean larunbatean. Euriak zailtasun haundiak eragin zituen, baina hernaniarrak fin ibili ziren. Baloia kontrolpean izan zuten, eta partiduko lehenengo zatian aukera asko sortu zituzten. Hala ere, 2garren zatian tolosarrek gola sartu zieten. Baina berehala lortu zuten berdinketa, Olaia Jauregiren golarekin. Gero, Uxue Rekondok hernaniarrei garaipena eman zien 2garren gola sartu zuen. Hernaniarrak primeran dabiltza denboraldi honetan, eta «atzokoa, urteko partidurik onena izan zela» dio Jon Zabaleta entrenatzaileak. Garaipen honekin, puntu berdinketa lortu dute hernaniarrek, sailkapeneko lehen postuan dagoen Tolosarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!