Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EH Bildu izan zen atzo, alderdi bozkatuena Hernanin, udaletxeko datuen arabera. Botoen %47,29 eskuratu ditu, hau da, 4.488 boto. Bigarren alderdi bozkatuena berriz, EAJ-PNV izan da, 2.203 boto eskuratuta, botoen %23,21. PSE-EEk botoen %15,70 lortu ditu, 1.490 boto. Laugarren alderdi bozkatuena, PP izan da, 456 botorekin, %4,80. Ezker Anitzak 230 boto lortu ditu, %2,42; EB-Bk 117 boto, %1,23; Aulki Zuriak 92 boto, %0,97; UPyDk 79 boto, %0,83; EQUO-BERDEAKek 76 boto, %0,80; PACMA/ATTKAk 31 boto, %0,33; UCEk 11 boto, %0,12; PUM+J alderdiak 10 boto, %0,11; eta PHk 5 boto, %0,05.
Bestalde, botoen %1,43 boto zuriak izan dira, guztira, 136, eta baliogabeak 67 boto izan dira, %0,71.
Guztira, 15.108 hernaniar zeuden bozkatzera deituta, eta 9.491k bozkatu dute, hau da, %62,82. Abstentzioa %37,18koa izan da, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino bajuagoa, orduan abstentzioa %42,2koa izan baitzen.
Boto baliogabeak behera
Nabarmen egin dute behera baliogabetutako botoek Hernanin. Izan ere, 2009ko hauteskundeetan D3M eta Askatasuna alderdiak ilegalizatu egin zituzten. D3Mk botoa eskatu zuen eta horiek, baliogabetzat hartu ziren. 2.465 boto izan ziren baliogabeak.
Eusko Legebiltzarreko emaitzak
Emaitza orokorrei dagokienez, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak EAJ-PNVk irabazi ditu. Legebiltzarreko 75 eserlekuen artetik, 27 eskuratu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 3 gutxiago. Bigarren indarra EH Bildu koalizioa izan da (Ezker Abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba), eta 21 eserleku eskuratu ditu (azken hauteskundeetan ezker abertzalea ilegalizatua zegoen).
PSE-EEk 16 eserleku eskuratu ditu, aurrekoan baino 8 gutxiago. PPk ere, 3 eserleku galdu ditu, eta 10 lortu ditu. UPyDk aurreko legegintzaldian izandako eserleku bakar hura mantentzea lortu du. EB berriz, 26 urteren ondoren Legebiltzarretik kanpo geratu da, zuen eserlekua galduta.