Transexualitateari buruz ariko dira gaur Ikatza Liburugunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Kortoak edo pelikula laburrak botako dituzte lehendabizi, gai horren ingurukoak, eta ondoren solasaldia egingo dute. Lagungarri gisa, luntxa eta musika izango dira. Gaueko 22:00etan, eguna bukatzeko, kontzertua, Urko Gatoren eskutik.
Ikatza liburugunea, berriz martxan
Udaran geldirik egon ostean, Ikatza liburuguneak urrian ireki ditu ateak berriz. Urriaren 18an azaldu zuten programa, eta gaurkoa dute bigarren ekitaldia. Gai politiko eta sozialei buruzko liburu eta informazioa biltzen du Ikatza liburuguneak. Herritarrek emandako eta han eta hemen bildutako 600 liburu baditu dagoeneko, bideoteka ere badauka, artxiboa, eta abar luze bat.