5 irabazi eta 14 galdu, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 22a, 02:00

Seigarren jardunaldi honetan, hernaniarrak ez dira fin ibili, 5 partidu irabazi eta 14 galdu baitituzte. Onena da, Pagola-Urruzola kadeteek eta Esnal-Lizeaga seniorrek irabazi izana. Horrela, finalerdietarako sailkatu baitira, lehen bikotea 6 partiduren faltan, eta bigarrena, 2 partiduren faltan. Txarrena berriz, Loiarte-Rodriguez kadeteen eta Ojuel-Gorrotxategi seniorren porrota. Lehenak, Euskal Ligarako sailkapenetik kanpo geratu dira, eta bigarrenak, kategoriaz jaisteko arriskuan daude. Azken honek harridura sortu du, lehengo urtean txapelak irabazi baitzituzten. Bestalde, infantilen kategorian 12 partidu jokatu dira, eta horietatik 3 besterik ez ditu irabazi Hernanik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!