Udalak Langabetuentzako duen Daiteke Zerbitzuak gizarte trebetasunak lantzeko tailerra antolatu du asteazkenerako.
Tailerra Sandiusterrin emango da, goizeko 10:00etatik 12:00etarako tartean. Izen-ematea zabalik dago, eta tailerra doanekoa da.
Komunikazio gaitasunak
Tailerraren helburua gizarte trebetasunak lantzea da. Horregatik, komunikazio prozesua aztertuko da. Batetik, komunikazioan eragiten duten elementuak aztertuko dira; horien artean, komunikatzeko norberak izaten dituen oztopoak aurkitu eta horiei aurre egiten ikasiko da.
Bestetik, komunikazio mota desberdinak zein diren ere irakatsiko da. Esate baterako, hitzezko nahiz hitzik gabeko komunikazioa.
Azkenik, sentimenduen erabileran trebatzeko aukera emango da.
Izen-ematea
Esan bezala, tailerra asteazkenean izango da, 10:00etatik 12:00etara Sandiusterrin.
Aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, deitu 943 57 54 24 edo 688 875 346 telefonoetara, edo helbide elektroniko honetara idatzi: jaionea@daiteke.com.
Urriko azkenekoa
Asteazken honetakoa izango da urrian egingo den azken tailerra.
Aurretik, Interneten enplegua bilatzeko klabeak irakasteko tailerra eta proba sikoteknikoetan aritzeko tailerra eman dira. Hurrengo tailerren inguruko informazioa laster emango dute.