Hernaniarrak primeran dabiltza denboraldi honetan. Atzokoan Trintxerperen aurka jokatu zuten eta 0 eta 1ekoarekin itzuli ziren etxera. Denboraldiko 6garren partidua da hau, eta aldi berean, 6garren garaipena. Partidu zaila izan zen. Euria zela eta, zelaia oso bustia zegoen, eta kosta egiten zen jokatzea. Hala ere, Xabier Elberdinek lehen minutuan gola sartzea lortu zuen. Era berean, taldeak oso serio jokatu zuen, eta atzealdean bikain aritu ziren. Hurrengo partidua etxean jokatuko du Hernanik, igandean. Oiartzun izango du aurkari, eta partidu interesgarria izango da, sailkapenean lehen bi postuetan dauden bi taldeek jokatuko baitute, aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!