Promozio Txapelketako finalerdia jokatu zuten atzo, Barrenetxea IV eta Otaegik, Endika eta Aizpuru IIIren kontra. Irabazten hasi zen bikote gorria. Barrenetxearen sakeei esker, 7 tantoko aldea ateratzea lortu zuten. Baina markagailuan 23-16 ikusten zenean, bikote urdina esnatu egin zen, Endika, batez ere. Azkenean, 35-40 geratu zen markagailua urdinen alde, eta Barrenetxea IV eta Otaegi finalera pasatzeko aukerarik gabe geratu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!