Bi hernaniar, Gipuzkoako Selekziorako sailkatuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 21a, 02:00

Asteazkenean jokatu zen, Atxur tabernan, Gipuzkoako Dardozaleen Selekziorako Play Offa. Lau hernaniarren artetik, bi sailkatu dira.

Gipuzkoako Selekzio­ra­ko Play Offa jokatu zen asteazkenean, Atxur tabernan. Bertan, lau hernaniar aritu ziren parte hartzen, eta horietatik bik lortu zuten Selekziorako sailkatzea.

Eduardo Bergara hernaniarra, onena
Play Offa jokatu zuten 16 dardozaleen artean, lau ziren hernaniarrak. Horieta­tik bik lortu zuten Gipuzko­ako Selekziorako sailkatzea.
Puntuazio altuena Eduar­do Bergara hernaniarrak lor­tu zuen, lehen postua eskuratuz. Seigarren postua be­rriz, Gorka Armentia hernaniarrarentzako izan zen.
Gainontzeko sailkatuak honako hauek izan ziren: Sergio Molano Billabonakoa 2garren, Raul Hernandez zarauztarra 3garren, Pablo De La Fuente lasartearra 4garren, Jorge Cid lasartearra 5garren, Joseba Unanue oriotarra 7garren, eta Iratxo Gauger zarauztarra 8garren.

Nafarroako Selekzioaren aurka, urriaren 28an

Gipuzkoako Selekziorako sailkatzea lortu zuten 8 dardozaleek, Nafarroako Selek­zioaren aurka jokatu beharko dute, lagun arteko nor­gehiagokan.
Urriaren 28an izango da zita, Iruñean.
Lehia polita izango dela espero dute dardozaleek, asteazkenean mai­la altua zegoela erakutsi baitzuten Play Offean parte hartu zuten guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!