Egun osoa jai-giroan pasako dute gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 21a, 02:00

Ostiralean, Gazta zati bat dokumentala proiektatu zuten. Atzo, partxis lehiaketa egin zuten, eta gaurkoan musika, azoka, tortila lehiaketa eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da.

Ereñotzuko Udazken Kul­­turalean antolatutako ekin­­tzen artean, gaurkoa izan­go da festa egunik haundiena. Goizeko 11:30etan hasiko dira gaurko egunerako prestatutako ekintzak, eta arratsalde osoan zehar gehiago izango dira.

Musika eta jan-edana, festaren ardatz
Goizeko 11:30etan, musikak eta hitzak hartuko dute protagonismoa. Bertsolarhitza ikuskizuna izango da kultur etxean. Bertan, bertsoak eta ipuinak nahastuko dituzte.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, auzoko festa egingo da, plazan. Nahikoa jaki eta edari izango da guztientzat.
Batetik, auzoko bertako sagardoak dastatzeko eta gaztain erreak jateko aukera izango da. Bestetik, auzoko produktuekin azoka egingo da. Bukatzeko berriz, patata tortila lehiaketa egingo da.
Musika ez da faltako, eta eguna girotzeko, X. Solano eta J.M. Beasain trikitilariak bertan ibiliko dira.

Diapositiba emanaldia, asteartean
Ereñotzuko Udazken Kultu­ra­la hasi besterik ez da egin, eta oraindik, ekintza ugari izango dira.
Asteartean bertan, 19:00e­tan, Mendi eskia Iranen. Dama­vand 5.670 metro diapositiba emanaldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!