Partxisa gaur, eta festa haundia bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Ereñotzuko Udazken Kulturaleko lehen astea bukatzear da. Gaur, partxis lehiaketa izango da, 11:00e­tatik aurrera. Bihar berriz, festa egun haundia izango da. Goizeko 11:30e­tan bertsoak eta ipuinak nahastuko dituen Bertsolarhitza emanaldia izango da. Arratsal­de­ko 17:00e­ta­tik au­rrera berriz, hainbat sagardo dastatu eta gaztain erreak jateko aukera izango da, auzoko produktuekin azoka jarriko da, eta patata tortila lehiaketa egingo da. Bestalde, egun osoan zehar X. Solano eta J. M. Beasain trikitilariak jaia girotzen arituko dira. Datorren astean, ekintza gehiago izango dira
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!