Hernanialdeko AEK matrikulazio kanpainan murgilduta ibili da. Horren harira, herria girotu nahian, galdera txapelketa antolatu zuen. Urnietan ere, txapelketa egin da, eta dagoeneko, badituzte irabazleen izenak: lehen saria Angel Martinek jaso du (Zaldundegi jatetxean 2 pertsonentzako otordua), eta bigarren saria aldiz, Arantxa Corbellek irabazi du (Biak kafetegian, 2 pertsonentzako gosaria). Argazkian ikusi daitekeen bezala, saria AEKko kide den Amagoia Etxeberriak eman zien, Hernaniko AEKko lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!