Luze eta dotore aritu ziren, Egaña eta Lizaso

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Ostegunean izan zen Hernani’n Musik ekimeneko udazken denboraldiko lehen kon­tzertua. Bertan, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak Bi Arreba ikuskizuna eman zuten, lehen aldiz. Kontzertu luze eta dotorea izan zen, ikusle gehienen esanetan. Egañak, Xenpelar ber­tsolariaren hainbat bertso kantatu zituen, pianoak lagunduta. Lizasok berriz, Chopin piano-jolearen hainbat obra jo zituen. Era berean, bi musikari haundi hauen inguruko istorio eta bitxikeriak kontatu zituzten, emanaldi luze, goxo eta dotorea osatuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!