Etxez etxeko salmentaren aurrean, beharrezko gomendioak

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Etxez etxe koltxoiak saltzen ari den enpresa batek «iruzur» egin izana salatu du herritar batek. Kontsumitzaileen Bulegoak gomendio batzuk eman ditu, askotan gertatzen dela eta.

Hernaniko Kontsumi­tzai­leen Bulegotik jakina­razi dutenez, ez da kontu berria etxez etxe koltxoiak saltzen dituen enpresaren kontua. 2009an Euskadiko Kontsu­mi­­tzai­leen Elkarte­ak publi­ko­ki salatu zuen etxez etxe­ko salmentan jarrera oldar­kor eta iru­zur­tia erabiltzen zuen enpresa bat: Distri­buidora Cultural de Ayala. Osasunaren inguruko inkesta eramaten dute etxe­etara, eta egun batzuen bu­ru­an jasotzera etortzen di­ra. Orduan, gure min guz­tiak sendatuko dituen kol­txo­ia eskaintzen digute, us­tez, merkatuko prezioa bai­no merkeago. Hernanin, bada «iruzur» hau salatu duen herritarrik, eta Kontsumitzaile Bulegoak gomendioak eman ditu.

ETXEZ ETXEKO SALMENTAREN AURREAN ZER EGIN:

n Etxez etxeko salmenta legezkoa da, baina kontuz ibili, askotan iruzurrak egiten baitira.
n Komertzialak etxera
etortzean, lehenik eta behin identifikazioa eskatu behar zaie.
n Eskaintza interesgarria
irudituz gero, idatzizko
informazioa uzteko eskatu, behar dugun denboraz eta lasaitasunez dena ondo
irakurtzeko eta erabakia hartu ahal izateko.
n Ez erabaki, erosi edo
sinatu ezer, momentuan
bertan. Datuak eskatu,
zerbait erosi nahi izanez gero, komertzialarekin edo enpresarekin harremanetan
jartzeko.
n Ez eman datu pertsonalik, edo ez erakutsi fakturarik. Aurreztu dezakegun ikusteko faktura ikusteko eskatzen dute, baina datu ako egon daitezke. 

ARGI IZAN: ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA DUGU

n Etxez etxeko salerosketetan, bezeroak atzera egiteko eskubidea du, 7 egun naturaleko epean.
n Etxera etorritako komertzialak eskubide horren berri eman behar dio
bezeroari.
n Kontratuan eskubide horren berri eman behar da, argi eta ondo zehaztuta, bezeroaren sindarurarentzako tokiaren gainean.
n Behin kontratua sinatuta, kopia bat eman behar diote bezeroari. Baita atzera egiteko eskubideari buruzko informazioa ematen duen
dokumentu bat ere.

NOLA EGIN ATZERA

n Atzera egin nahi izanez gero, enpresarekin kontaktuan jarri (burofaxaren bidez hobe), eta erosketa bertan behera utzi nahi dela argi eta garbi adierazi.
n Enpresak kontratua baliogabetu egin behar du, seinalea itzuli (egon bada), eta bezeroaren datu guztiak betirako ezabatu.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!