Ikatza liburugunea asteartero zabalik, berriz

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Udako oporren ostean, ateak ireki ditu berriro Ikatza Libu­ruguneak. Ostegunean egin zuten irekiera festa. Aurtengo proiektuen aurkezpena egin zuten le­henik, eta ondoren, luntxa, musika, Olaxaren esposaketa... eta bukatzeko, Duo Do Portuk kon­tzertua eman zuen. Hemendik aurrera, asteartero zabalik izango da liburugunea 18:00etatik 21:00etara.

Urria-trans eguna, asteazkenean
Asteazkenean, urria-trans egu­na antolatu dute. 19:00e­tan transexualitatearen inguruko kortoak eta solasaldi irekia izango dira. Ondoren, luntxa izango da, eta 22:00etan, Urko Gato­ren kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!