Duela 40 urte sortu zen Hernanin Goiz Eguzki jubilatu eta pentsiodunen etxea; 1972ko urriaren 12an, hain zuzen. Jubilatu etxearen 40garren urteurrena behar bezala ospatzeko, ekintza ezberdinak antolatu dituzte datorren asteburuan.
Kaleko jolasak eta
abesbatzen emanaldiak, larunbatean
Larunbatean, arratsalde partean antolatu dute festa. Hasteko, kaleko jolasak antolatu dituzte, hala nola, toka, igela, botea eta dardoak. Ondoren, hiru abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Parte hartuko dute, Ozenki, Kantuz eta Goiz Eguzki abesbatzek.
Egun osoko festa, igandean
Ospakizuneko egun nagusia igandean izango da. Egun osoko festa antolatu dute. Goizean Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute eta ondoren, bazkaria antolatu dute Goiz Eguzkiko bazkideentzat. Ederki bazkaldu ostean, dantzarako aukera izango da.
Bazkariko txartelak, salgai
Bazkaltzera joan nahi duten bazkideek aurrez erosi behar dute txartela. Bulegoan eskuratu daitezke, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara. Prezioa, 10 euro. Menua: paella mixtoa, redondoa saltsan, ijito besoa helatuarekin, edaria eta kafea.
EGITARAUA
URRIAK 27, LARUNBATA:
17:00etan, kaleko jolasak, toka, igela, botea eta dardoak.
19:00etan, Ozenki, Kantuz eta
Goiz Eguzki abesbatzen emanaldia, Goiz Eguzkiko ekitaldi aretoan. Bukatutakoan, denek batera
abestuko dute parkean.
URRIAK 28, IGANDEA:
11:00etan, kalejira, Musika Eskolako ikasleekin.
14:00etan, Goiz Eguzkiko
bazkideen bazkaria. Bertan opari batzuk zozketatuko dira.
18:00etan, dantzaldia Goiz Eguzkin.