Ligaxkako bigarren partidua Getxoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Kopako kanporaketako bigarren partidua jokatuko du gaur Hernanik. Ge­txo izango du aurrez aurre, 16:30etan Faduran. Lehiaketa honetan aurrera egiteko aukera oso gutxi du Hernanik. Aurreko asteburuan, La Vilaren aurka galdu ostean, orain Getxori irabazi beharko lioke eta talde bizkaitarrak La Vilari irabazi beharko lioke hurrengo partiduan. Hori horrela izango balitz, talde bakoitzak egindako puntuak hartu beharko lirateke kontuan. Dena dela, aurreko igandeko planteamenduari eutsiko dio Hernanik. Atse­dena behar duten jokalariek atseden hartzeko aukera izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!