Barrenetxea, Otaegi lagun, finalerako pasearen bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Gorriek Endika eta Aizpuru III izango dituzte aurrez aurre gaur Galarretan. Norgehiagoka parekatua espero da.

Oriamendiko Promozio Txa­­pelketako finalerdia jokatuko du gaur Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak. Otae­­­gi izango du lagun aurrean eta finalerako pasearen bila, Endika eta Aizpuru IIIren aurka neurtuko dira. Norgehia­goka parekatua espero da. Ga­la­rre­tan, 16:00etatik aurrera jokatuko den erremonte jaialdiko hirugarren partidua izango da.

Pelota biziak
Material aukeraketa ostegunean izan zen eta gorriek pelota biziak aukeratu zituzten. Aiz­puru IIIa atzelaria nekatzen saiatuko dira eta Endika jokoan sartu ez dadin ahaleginduko dira. Izan ere, gaitasun berezia du tantoak bukatzeko eta gustoko pelota hartzen badu, zaila da gelditzea. Azken honek, pe­lota arinak aukeratu zituen. Otaegik udaran debutatu zuen eta inpresio ona ematen ari da. Barrenetxea egunetik egunera ahazten doa. Beraz, partidu interesgarria espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!