Haurrak protagonista gaur, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Haurrentzako jolasak eta txokolatada izango dira gaur, arratsaldeko 16:30etan hasita, Arriatsuko eskolan.

Gaur arratsaldeko 16:30etatik au­rrera, primeran pasatzeko aukera izango dute, Osiñagara gerturatzen diren haur guztiek. Osiñagako auzo elkartearen es­kutik, hainbat jolas antolatu dira gaurko, Arriatsuko eskolan. Arratsaldeko 16:30etan hasita, herri-kirolak, jolasak eta beste hainbat ekintza izango dira. Ondoren, jolasetan parte hartu duten haur guztientzako, txoko­latada ederra egingo da, tripa berotu eta berriro ere, indarrak hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!