Hernaniko txalapartariak bihar, Nafarroa Oinezen

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 20a, 02:00

Lara Mitxelena eta Ixiar Jauregi txalapartari hernaniarrek Xabier San Sebastian musikariarekin joko dute bihar.

Nafarroa Oinez, Ikastolen festa ospatuko da bihar Zizur Txikian. Kolore&hitz lemapean, ekitaldi piloa izango dira, egun osoan zehar, 5 gunetan banatuta. Horietako batean, Lara Mitxelena eta Ixiar Jauregi txalapartari herna­niarrak ikusteko aukera izango da, Xabier San Sebas­tian musikariarekin batean. Arratsaldeko 17:30etan izango da kontzertua, 5B gunean, Baltxarranen hain zuzen.

Musikari hernaniarrak, San Sebastianen azken diskoan
Erraiak izeneko disko berria kaleratu berri du Xabier San Sebastian musikariak. Bere ibilbidean, 3garren diskoa, hain zuzen. Grabazioan, Hernaniko txalapar­ta­riek hartu dute parte. Besteak beste, Lara Mitxelena, Ixiar Jauregi eta Ander Barrenetxeak. Baina txala­par­tariez gain, bada Hernaniko musikari gehiago, Xabier San Sebastian Band taldea osatzen duenik. Horien artean, Satxa Soriazu piano-jole hernaniarra. Bestalde, Katamotza kantuaren bideokliparen grabazioan, beste bi hernaniarrek ere hartu dute parte: Kasia Palezewska txalapartariak eta Aitor Ruiz de Eguino eskulturgileak.

Laster, Dokan
Musikari talde honen azken lanaren berri emateko, promozio biran ari dira Xabier San Sebastian Band-eko kideak. Hainbat kontzertu eman dituzte dagoeneko, eta laster, Do­nostian izango dira. Azaroaren 2an, Donostiako Doka aretoan joko dute, gaueko 21:00etan, eta bertan ere, musikari hernaniarrak izango dira. Geroago, kontzertu gehiago eman­go dituzte, baina oraingoz hi­tzar­tuta dituztenen artean, ez da age­ri Gi­puz­koan beste emanaldirik. La­pur­din eta Bizkaian mugituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!