Hernaniko Udaleko Babes Zibileko Sailak jakinarazi duenez, Hernani alerta laranjan egongo da asteburuan, euritea dela eta. Ondorengo neurriak hartzea gomendatu dute: kotxeak eta bestelakoak urpean geratu daitezkeen lekuetatik kendu, komunikabideetako informazioari kasu egin, Urumea ibaiaren eboluzioa jarraitu, eta Udaltzaingoa (943 24 89 00) jakinaren gainean jarri ibaiaren maila igo edo gainezka egiten badu. Harrapatuta edo isolatuta geratuz gero ere, Udaltzaingoari laguntza eskatzeko adierazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!