Gaur hasiko dira hernaniarrentzako asteburu honetako partiduak. Guztira, 9 partidu jokatuko dituzte, eta horietako 2, Hernanin izango dira.
Seniorren azken aukera
Gaueko 21:00etan, bi partidu jokatuko dira Hernaniko frontoian. Partidu garrantzitsuak dira biak, aurrerra egiteko azken aukera izango baitute pelotariek.
Lehena, Ioritz San Sebastianek jokatuko du, Gaztelekuren aurka. Bigarren partidua berriz, bikoteka izango da: Ojuel eta Gorrotxategi, Aurrera Saiazeko bikotearekin aurrez aurre ariko da.
Pelotari hauek aurrera egiteko azken aukera dute gaurkoa. San Sebastianek nahitaezkoa du irabaztea, finalerdietarako sailkatu nahi badu. Ojuel eta Gorrotxategik ere, ezinbestekoa izango dute gaurko garaipena, lehengo urteko txapela berresteko.