Material aukeraketa eta lau partidu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 18a, 02:00

Promozio Torneoko lehen finalerdia jokatuko du larunbatean Barrenetxea IVak Otaegirekin, Endika eta Aizpuru IIIren kontra. Gaur, 15:00etan, material aukeraketa egingo dute Galarretan. 16:00etatik aurrera berriz, lau partidu jokatuko dira: Matxin VI-Labaka/Ezkurra II-Saldias; Urriza-Etxeberria III/Uterga-San Miguek; Zeberio II-Agirrezabala/Juaristi-Ion; eta Matxin III-Aizpuru II/Etxeberria IV-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!