Hernani’n Musik ekimeneko udazken denboraldiko lehen kontzertua izango da gaur, 20:00etan Biterin.
Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak Chopin musikagile haundia eta Xenpelar bertsolari fina ezagutzeko aukera eskainiko dute.
Estreinaldia
Gaurkoa izango da lehen aldia, Egañak eta Lizasok Bi Arreba ikuskizuna aurkezten dutela.
Bertan, bi musikari izango dituzte ardatz: Chopin piano-jolea eta Xenpelar bertsolaria. Hasiera batean, inolako zerikusirik ez duten bi artista dirudite, baina badute antzekotasunik.
Biak garai beretsuan bizi izan ziren, garai politiko gatazkatsuak ezagutu zituzten. Bakoitza bere arloan, artista haundiak izan ziren, eta gazterik hil ziren biak. Momentu horretan gainera, arreba izan zuten ondoan.