Azaroaren 18an Bizilagunak-La familia de al lado-Next door family ekimena egingo da Europako zazpi herrialdetan, eta baita Hernanin ere. Kulturarteko Astearen barruan, Amherrek ekimen honi buruz hitz egingo du gaur, 19:00etan, Biterin.
2.000 pertsonatik gora,
elkarrekin bazkaltzen
Ekimen honen helburua da bertako familiak atzerriko familiekin bildu eta bazkaria konpartitzea.
Hernanin eta Gipuzkoan, 120 familiak baino gehiagok hartuko dute parte proiektu honetan, 60 bazkaritan.
Europan ere, ekitaldi bera aurrera eramango da azaroaren 18an. Egun horretan, 2.000 pertsonatik gora elkartuko dira igandeko bazkaria elkarrekin egiteko.
Bertan, edonork hartu dezake parte, bai bakarka edo baita familia osoa elkartuta ere.
Azalpenak, gaur 19:00etan
Bizilagunak-La familia de al lado-Next door family ospakizunaren nondik norakoak azalduko ditu Amherrek gaur, 19:00etan Biterin.
Interesik duen edonor azaltzera animatu dute.
Haurrak protagonista,
bihar eta etzi
Kulturarteko Astea larunbatean amaituko da.
Biharkoan, txokolatada eta ipuin kontaketa egingo dira, euskeraz eta arabieraz, 17:00etan Biterin. Haurrei zuzendutako Nasrudin eta bere astoa ipuina ezagutzeko aukera izango da Baraka taldearen eskutik.
Larunbatean berriz, haurrentzako Hain anitza, hain ederra antzerkia antzeztuko du Zurrumurru taldeak, 11:00etan Biterin.