Osiñaga inguruak garbitzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 17a, 02:00

Urgarden taldeak, Osiñaga inguruak garbitzeko deia luzatu du. Larunbatean elkartuko dira, 15:30etan, Elorrabiko zubia zegoen tokian. Erropa eta oinetako egokiak eramatea proposatzen dute. Bukaeran, norberak eramandakoarekin merienda egingo dute. Udalak ekimena lagunduko du, materiala eta hondakinak sailkatuta biltzeko kontenedoreak jarriz. Iparragirre Sagardotegiak sagardoa emango du lanera etortzen direnentzako, eta Gazte Asanbladak ere, laguntza eskaini du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!