Hasi da Hernaniko Xake Txapelketa Herrikoia, eta 22 pertsonak eman dute parte hartzeko izena. Jardunaldi guztiak igandetan jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Zumitza tabernan. Lehen jardunaldia lehengo igandean jokatu zen, eta datorrena, igande honetan izango da.
Guztira, 7 jardunaldi
Hernaniko Xake Txapelketa Herrikoia lehengo larunbatean hasi zen, eta guztira, 7 partida jokatuko dira; azkena, azaroaren 25ean.
Erabiliko den joko sistema, suitzarra izango da. Hau da, maila berekoek edo puntu kopuru bera dituztenek, elkarren artean jokatuko dute. Jokorako denbora berriz, ordubetekoa izango da, jokalari bakoitzarentzat.
Bestalde, bi jokalari ados jarriz gero, partidua astean zehar jokatzeko aukera izango da, igandeko partez. Kasu horretan, emaitza jakinaraziko zaie antolatzaileei, igandea baino lehen. Guztira, bi atseden hartzeko aukera izango da, baina ez azken bi jardunaldietan. Atsedena hartu ahal izateko, aurreko igandean jakinarazi beharko da, eta puntu erdia jasoko da jokatu gabe.
Igandean, 11 partidu
Txapelketako 2garren jardunaldia igande honetan jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Zumitza tabernan.
Oraingoan ez du inork atsedenik hartu, eta 22 parte hartzaileek jokatuko dute: Erdozio/Corral; Ixidro /Ijurko; Arkaitz/Navascues; JR Altuna/Oxan; Martiarena/Elosegi; Julian Romero /Gastesi; Goikoetxea / Andreas; Corbella/Benito; Ruiz de Oña/Jon Mikel; Liazso/Berrotaran; eta Cortes/Kofi.