Gipuzkoako Dardozaleen Selekziorako Play Offa jokatuko da gaur, 20:00etatik aurrera, Atxur tabernan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera makinak probatzeko aukera izango da. Irailean hasi zen Gipuzkoako Dardozaleen Sailkatze Txapelketa. Denera, dozena bat dardozale hernaniar hasi ziren txapelketa jokatzen, eta gaurko Play Offerako, 4 hernaniar sailkatu dira. Gaurkoan lehen 8 postuetan sailkatzea lortzen dutenek eskuratuko dute aurrerago Selekzioarekin parte hartzeko txartela.
Lau hernaniar, Play Offean
Gipuzkoako Selekziorako Play Offean lau hernaniar ariko dira lehian, iluntzean.
Lehen postuan, 256 punturekin ‘Edjuto’ dago sailkatua; laugarren postuan, 238 punturekin, ‘Armgor’; bosgarren ‘Kax’, 227 punturekin; eta hamabigarren, ‘Txapi’, 196 punturekin.
Gainontzeko jokalari guztiak oriotarrak dira.
Modalitatea, 501a bakarka
Jokalariek txapelketan erabiliko duten modalitatea, 501a bakarka izango da.
Hau da, jokalariak binaka ariko dira lehian, eta 501 puntutik 0ra lehenengo iristen denak irabaziko du bien arteko norgehiagoka.
Jokalari bakoitzak zein aurkari izango duen taulan ikusi daiteke.
Urriaren 28an, Iruñean
Play Off honetan, lehenengo 8 postuetan sailkatzea lortzen dutenek osatuko dute Gipuzkoako Selekzioa.
Ondoren, urriaren 28an, Nafarroako Selekzioaren aurka lehiatuko dira Iruñean, lagun arteko norgehiagokan.