Ateak irekiko ditu berriro Ikatza Liburuguneak, udan itxita egon ondoren. Biharkoan irekiera festa egingo dute, eta denetik izango da. Urrian zehar gainera, ekintza gehiago antolatu dituzte.
Proiektuaren aurkezpena
eta festa, bihar
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ikatza Liburugunearen ateak zabalik izango dira berriro. Aurtengo proiektuen aurkezpena egingo dute lehenik, eta ondoren, luntxa, musika, Olaxaren esposaketa... izango dira. 20:30etan berriz, Duo Do Portuk kontzertua emango du.
Urria-Trans Eguna
Urriaren 24ean Urria-Trans Eguna antolatu dute. 19:00etan hasita, transexualitatearen inguruko laburmetraien emanaldia eta solasaldi irekia egingo dira.
Ondoren, luntxa izango da, eta 22:00etan, Urko Gatoren kontzertua.
Liburutegia, artxiboa eta
bideoteka, denen eskura
Ikatza Liburuguneak martxan jarriko ditu berriro, liburutegia eta artxiboa. ‘Preso bat, liburu bat’ ekimenari ere berriro helduko diote.
Bestalde, laster bideoteka izango dute prest, guztion eskura.