‘Karakorun bizikletan’ diapositiba emanaldiarekin hasiko da Ereñotzuko XXIV. Udazken Kulturala. Festa egun haundia berriz, igandea izango da.
Gaur arratsaldeko 19:00etan, Karakorun bizikletan diapositiba emanaldia izango da Ereñotzuko kultur etxean, Aitor Dorronsoro, Joseba Aizpuru eta Ramon Arrizabalagaren eskutik. Pakistan ezagutzeko aukera polita izango da.
Ostiralean, Jon Maia bertsolariak zuzezdutako Gazta zati bat dokumentala jarriko dute 22:30etan.
Larunbaterako, partxis lehiaketa antolatu dute, 11:00etatik aurrera. Udazken Kultural honetako egun haundia berriz, igandea izango da.
Auzoko festa, igandean
Iganderako ekintza ugari antolatu dituzte Ereñotzun.
Goizeko 11:30etan bertsoak eta ipuinak nahastuko dituen Bertsolarhitza emanaldia izango da kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera berriz, auzoko festari hasiera ofiziala emango zaio.
Bertan, hainbat sagardo dastatu eta gaztain erreak jateko aukera izango da, auzoko produktuekin azoka ere jarriko da, eta patata tortila lehiaketa egingo da.
Bestalde, egun osoan zehar X. Solano eta J. M. Beasain trikitilariak jaia girotzen arituko dira.
Izena emateko azken eguna
Azaroaren 27, 28 eta 29an ‘Bizikletak nola konpondu eta bere mantenimendua’ ikastaroa emango du Patxi Minerrek.
Gaur amaitzen da izen-ematea. Goizez deitu 943 55 10 00 telefonora, edo idatzi hona: olakAE@gmail.com. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!