12 pelotari infantilen debuta, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 16a, 02:00

Asteburuan, Hernaniko 12 pelotari infantilek lehenengo aldiz hartu dute parte esku pelotako Gipuzkoako Txapelketan. Emaitzak ez dira nahi bezain onak izan, baina pelota elkartearen esanetan oso positiboa izan da parte hartzea, «argi geratzen baita Hernaniko harrobiak funtzionatzen jarraitzen duela». Bestalde, Elizalde eta Pagola kadeteek galdu egin dute. Txapelketako lehenengo porrota izan da, beraz, oraindik aukera dute txapelak irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!