Hernaniko Elkarte arteko Mus Txapelketa gaur hasiko da. 12 elkartetako mus jokalari onenek hartuko dute parte, hau da, elkarte bakoitzeko txapeldun eta azpitxapeldunek. Nahasi gabe jokatuko dute. Gaur 6 partida jokatuko dira. Aste honetan ostegunera bitarte egunero jokatuko dira seina partida; datozen bi asteetan, berriz, astelehenetik asteazkenera.
Lehenengo kanporaketa hau urriaren 31 bitarte jokatuko da. Finalaurdenak azaroaren 5ean jokatuko dira, finalerdiak azaroaren 8an eta final haundia azaroaren 12an.
Gure Txokori erreleboa hartuta, aurten Ereñotzuko Ur Mia elkarteak du txapelketa antolatzeko ardura eta partida guztiak bertan jokatuko dira 21:00-22:00 bitartean hasita.
24 partida, aste honetan
Aste honetan 24 partida jokatuko dira. Gaur: Etxeberri A/Elizatxo A; Peña Otaño A/Goiz Eguzki A; Gure Txoko A/Ur Mia A; Karobi A/Txalaparta A; Santa Barbara B/Ur Mia B; eta Sagastialde B/Goiz Eguzki B.
Bihar: Peña Otaño A/Txantxangorri A; Sagastialde A/Ur Mia A; Txantxangorri B/Etxeberri B; Karobi B/Ur Mia B; Elur Txori B/Elizatxo B; eta Sagastialde B/Gure Txoko B.
Etzi: Goiz Eguzki A/Elizatxo A; Santa Barbara A/Txantxangorri A; Karobi A/Elur Txori A; Peña Otaño B/Etxeberri B; Txalaparta B/Goiz Eguzki B; eta Gure Txoko B/Elizatxo B.
Ostegunean: Santa Barbara A/Etxeberri A; Peña Otaño A/Elizatxo A; Gure Txoko A/Txalaparta A; Santa Barbara B/Txantxangorri B; Karobi B/Peña Otaño B; eta Sagastialde B/Txalaparta B.