Jokalari gazteek erronkari ondo eutsi zioten eta gutxigatik galdu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 15a, 02:00

Kopako kanporaketako lehe­nengo partidua jokatu zuen atzo Hernanik La Vila taldearen aurka eta ez ohiko partidua ikusteko aukera izan zen. Hernanik, orain arte minutu gutxiago jokatu duten jokalariak eta hainbat jokalari gazte zelairatu zituen. Alikan­teko taldeak ordea, ohiko jokalariekin erantzun zuen. Hala ere, hernaniarrek ondo eutsi zioten erronkari eta gutxigatik galdu zuten: 31-38.

Eguraldi aldaketarekin, hazi
Lehenengo zatian La Vila gehia­go izan zen, baina jokalari gazteek ondo eutsi zioten eta atsedenaldira 5-21 iritsi ziren.
Bigarren zatia, berriz, ezin hobeto hasi zuen Hernanik. Oier Garmendiak baloia lapurtu eta hagapeko entsegu bikaina egin zuen. Bisitariek berehala erantzun zuten eta dexenteko aldea ateratzea ere lortu zuten. Dena dela, eguraldi aldaketarekin, euria goian-behean zela, azken 15 minutuetan Hernani hazi egin zen eta hiru entsegu egin zituen. Azkenean, 31-38. Entseguak egin zituztenak: Otaegi, O. Garmendia (2), Olano eta Mikel Perez. Otaegik 3 transformazio sartu zituen.

Hamabostekoa:
Berrouet, Apaolaza, Gago, Casado, Otegi, U.Otaño, Perez, J.Otxotorena, Larretxea, Zabaleta, Aguirrezabala, Peña, Uzkudun, Otaegi eta Leonet.
Jolastu zuten ere: Esnal, Molano, Seco, Illarramendi, O. Garmendia, Urdangarin eta Olano.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!