Abeslari hernaniarrak gogoz txalotu zituzten Beguesen

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 16a, 02:00

Ostiralean kontzertua eman zuen abesbatzak Beguesen, eta oso harrera ona egin zien publikoak. Asteburuan Bartzelonan izan ziren.

Elkartruke bati erantzunez, ‘Hernani’ Musika Esko­lako abesbatza Bartzel­onako Begues herrian izan da asteburuan, kontzertua emateko. Bertako ‘Cor Jove Ad Libitum’ abesbatza Herna­nin izan zen lehengo urtean, eta orain hernaniarrak hartu dituzte. Emanaldian abestutako 9 abestien artean 3, katalanez kantatu zituzten hernaniarrek, eta oso harrera ona izan zuten Begueseko publikoaren artean. Bertako abesbatzak ere abestu zuen, eta amaitzeko, elkarrekin kantatu zuten bi koruek.

Elkartruke aberatsa
Elkartrukeari esker, Herna­ni­ko abesbatzak Begueseko abeslari gazteak ezagutu eta harremanak sendotu ditu. Era berean, kultura kataluniarra ezagutzeko aukera izan dute, eta Bartzelona ere bisitatu dute.

5457, zenbaki sariduna
Mariskada bat zozketatzeko errifak saldu zituen abesba­tzak, bidaia ordaintze aldera. Zenbaki sariduna 5457a da, eta irabazleak Musika Eskolatik pasa behar du saria jasotzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!