Etxabe II-Zubizarreta eta Ezkurra II-Olazar neurtuko dira finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 14a, 02:00

Ostiraleko garaipenen os­tean, Etxabe II-Zubizarreta eta Ez­kurra II-Olazar elkarren aur­ka neurtuko dira Promozio Txa­­­pelketako finalerdietan. Etxa­­­be II eta Zubizarretak egun­go txapeldunak kanporatu zituzten Matxin VI eta Agi­rre­za­bala, 33-35 irabazita. Biga­rren partiduan be­rriz, Ezkurra II eta Olazar era­bat nagusitu ziren Urru­tia II eta Aizpurua­ren aurrean eta 22-35 irabazi zuten. Ez­kurra IIren jokoa na­barmendu zen, lehenengo partiduan bezala, eta partidu guz­tian Urrutia II gainditu zuen.
Atzoko irabazleen arteko fi­nalerdiaren aurretik, honakoa jokatuko da: Otaegi-Ba­rre­­­netxea IV/Endika-Aiz­pu­ru III.

Barrenetxea IVak galdu atzo
Atzo erremonte jaialdia izan zen eta, besteak beste, Barre­ne­txea IVak eta Endikak 40-38 galdu zuten Juaristi eta Zu­bi­­zarretaren aurka.

Pelotariei, eskerrak
Oriamendi 2010 enpresak es­kerrak eman nahi dizkie pe­lo­tariei. Izan ere, jakinarazi dutenez, irabazien araberakoa izango da pelotarien hi­la­beteko ordain saria eta erabakiaren aurrean ja­rre­ra positiboa azaldu dutela azpimarratu du enpresak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!