Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren ‘Bi arreba’ estreinatuko dute ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 14a, 02:00

Hernanin Musik egitasmoko udazkeneko egitaraua prestatu dute dagoeneko Musika Eskolak eta Udalak, eta bihar emango dute guztiaren berri. Dena dela, aurreratu dute datorren ostegunean izango dela lehenengo emanaldia eta estreinaldia izango dela gainera. Andoni Egañak eta Xabier Lizasok Bi arreba izeneko lana aurkeztuko dute. Biterin izango da 20:00etatik aurrera.

Sarrerak bihartik salgai
Emanaldirako sarrerak bihar ber­­tan jarriko dituzte salgai Bi­te­rin, 7 euroan.

Chopin eta Xenpelarren arrebak gogoan
Chopinzalea da Xabier Lizaso pianojolea. Xenpelar gustoko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpe­la­rrek ba­du­te elkarrenganako antzekotasunik. Garai beretsu­an bizi izan ziren. Biak ziren artista haundiak. Biak izan ziren berri­tzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Es­taturik gabeko nazioetakoak. Bi­ek bizi izan zituzten garai po­litiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaixotasunen ondorioz. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan… arreba.
Chopinek eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak, bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultura eta bi arreba ezagutzera emateko ahalegina egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!