Udako geldialdiaren ondoren, asteburu honetan hasiko da berriro, Biteriko zine denboraldia.
Orain arteko irizpideekin jarraituta, bi pelikula ikusteko aukera iznago da; bata, gaztetxoenei zuzendua, eta bestea, helduei. Astebururo, ostiral, larunbat eta igandetan izango dira sesioak.
`El Irlandés´, helduentzat
Atzo, gaueko 22:30etan, El Irlandés filma ikusteko aukera izan zen. Gaur eta bihar berriro botako dute; gaurkoan, arratsaldeko 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar, 19:30etan.
Komedia beltzezko pelikula honetako protagonistak bi dira; polizia irlandar ez oso zuzena, eta FBIko agentea. Nazioarteko droga kasu bat dela eta, elkarrekin lan egin beharko dute.
`Ice Age 4´, denentzat
Gaur eta bihar, 16:30etan, Ice Age 4 botako dute. Kontinenteen eraketaren bertsio dibertigarri bat kontatzen da bertan, Scrat, Manny, Diego eta Sid lagunen abenturekin.