Gazte Ekoliderretan izena emateko, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 14a, 02:00

Abian dira Kutxa Ekoguneak 2012-2013 ikasturtean eskainiko dituen hezkuntza ekimenak: Natur Eskola, 4-14 urtekoentzat nekazaritza ger­tuagotik ezagutzeko; Berde-Berdea, DBH eta Batxilergoko ikasleek ingurumena lantzeko; eta Gazte Ekoliderrak, 30 urte bitarteko gazteek jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko. Azken formakuntza honetan izena emateko bihar da azken eguna. Informazio gehiago: www.ekogunea.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!