La Vila talde valentziarraren aurka jokatuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 13a, 02:00

Errege Kopako lehen partidua jokatuko da bihar. D taldeari dagokion partidua izan­go da, Hernani eta La Vila talde valentziarraren artekoa, hain zuzen. Itxura batean, nahiko erraz lortu dezakete garaipena hernaniarrek. Denboraldia ezinhobeto hasi dute, eta Ligako sailkapenean 4garren postuan daude; valentziarrak berriz, 10garrenean. Landa­ren jokatuko dute, bihar eguerdiko 12:00etan. Errege Kopako hurrengo partidua berriz, Getxoren aurka jokatu beharko du Hernanik, datorren larunbatean. Partidu hau D taldekoen arteko azkena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!