«Jubilazioa aurreratzea proposatzen dugu, gazteek lanerako aukera izan dezaten»

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 13a, 02:00

Lur Etxeberria, 34 urteko hernaniarra da. Elhuyar Aholku­laritzan egiten du lan, hiru esparrutan; hala nola, euskeraren nor­malizazioan, herritarren par­te hartzean eta berdintasunean.

Inkesten arabera, legebiltzarkide izango zara. Politikagintzan ari­tzeko gogoz al zaude?
Bai, ilusio haundiarekin nago, us­te dudalako aldaketa garaia bi­zi dugula Euskal Herrian eta mundu mailan. Krisi egoera orokor bat bizi dugu eta horrelako egoera batean alternatibak sor­tzeko aukerak daude guk nahi du­gun norabidean, hau da, ere­du aurrerakoi eta ezkertiarrerako bidean. Eta horretan sinesten dut, politikagintza ezin da egin orain arte egin den bezala. Gau­zak herritarrentzat egin behar ditugu, baina herritarrekin.
Horrez gain, Euskal Herri­an normalizazio politikoaren bidean, urte erabakiorrak dira eta oso motibatua nago.

EH Bildutik beste politika bat egingo duzuela diozue, politika parte hartzailea izango dena. Nola gauzatuko duzue hori?
Egia da eskala haundian (Biz­kaia, Gipuzkoa eta Araban) zailagoa dela herritarren parte har­tzea irudikatzea. Probatuz, gauzak egin ahala joan beharko dugu hori zehazten, denon artean eraiki behar dugu gure demokrazia eredu propioa. Hasteko, proiektu estrategikoak direnak denon artean erabaki behar ditugula uste dugu.
Pertsonalki iruditzen zait formula mixtoak bilatu beharko ditugula. Batzuetan de­mo­kra­zia zuzena erabilita, erreferendumak bezala, eta beste batzuetan parte hartzeko prozesuak martxan jarrita eragileekin, Udalekin… garrantzitsua izango da Udalekin, eskualdeekin eta herrialdeekin sareak sortzea.

AHTaren kasua ere modu horretan lantzeko asmoa duzue?
AHTari dagokionez, oinarrizkoa da herritarrei informazio zuzena eta gardena ematea eta azpiegitura honen inguruko eztabaida prozesu bat irekitzea. Azkenik, erabakia hartzeko, erreferendum bat egitea proposatzen dugu. Baina horretarako beharrezkoa da, lehenik eta behin, proiektua dagoen horretan ge­ra­tzea (moratoria). Beste alderdiek lehentasunezko proiektu gisa aurkeztu digute eta lehenbailehen eraiki nahian dabiltza. Ez di­gutena esaten da AHTa egiteko diru-kopuruarekin hezkuntzan, osasun alorrean eta zerbitzu so­zialetan zenbat gauza egin ahal izango genukeen, batetik, eta, bes­­tetik, gaur egun ez dagoela ziurtasunik AHTa inora iritsiko denik, iparraldeko lotura eta he­goaldekoa zalantzan baitaude.

Euskeraren normalizazioko teknikaria zaren aldetik, nola ikusten duzu euskeraren egoera? Ze asmo duzue erabilera bultzatzeko?
Euskeraren egoera kezkagarria iruditzen zaigu. Justu aurten egin dituzte kale erabileraren neurketak eta inkesta sozio linguistikoak eta euskeraren erabilera %13 inguru horretan dago, ez aurrera ez atzera. Ikusten du­gu hizkuntza politika berri bat sortzeko beharra. Guk argi du­gu hezkuntzak bermatu behar due­la euskal herritar guztiek euskera jakitea. Orduan planteatzen duguna da, orain arteko hez­kun­­­tzan ezagutu ditugun hiru eredu horiek gainditzea. Eta iruditzen zaigu euskera erabiltzeko guneak eta aukerak sortu behar direla. Baita ere garrantzitsua iru­­ditzen zaigu, herritarren ja­rre­retan eta motibazioan eragitea.

Krisi ekonomikoari nola egingo diozue aurre? Murrizketarik izango al da?
Guk proposatzen duguna da, murrizketak egitekotan, pribilegioetan egitea; inoiz ez eskubideetan. Sektore publiko indar­tsu bat sortu behar dugu eta inbertitu behar da batez ere hezkuntzan, osasun alorrean eta zerbitzu sozialetan. Ez ditugu gastu bezala ikusten, iruditzen zaigu inbertsio bat direla. Zu­zenean eragiten dute pertsonen ongizatean eta horrez gain, enplegua sortzeko eta ekonomia sustatzeko alorrak izan daitezke. Horretarako beharrezkoa da zerga politika aurrerakoi bat abian jartzea, progresibitatean oinarritutakoa, gehien daukanak ekarpen gehiago eginez.

Ze neurri hartuko dituzue langabeziari aurre egiteko?

Iruditzen zaigu, lan egiten du­gunok lan gutxiago egin dezakegula, eta lan ordaindu hori denon artean banatu. Horrek esan nahi du lanaldia murriztea, 35 orduko erreferentzia erabil­tzen dugu. Eta dagoen aberastasuna ere denon artean banatzea.
Lanaldia murriztearekin lortu nahiko genuke ordaindu gabeko lanak, zaintza edo etxeko lanak, modu orekatuagoan banatzea emakume eta gizonen artean. Helburua guztiok hobeto bizitzea da eta horregatik, ekonomia pertsonen zerbi­tzura jarri behar dugu.

Eustatek aste honetan kaleratutako da­tuen arabera, gero eta gizarte zaha­rragoa omen gara. Urte gehia­goz egin beharko dugula lan diote adituek.
Sekulako kontraesana ikusten dut. Esaten dute jendartea zahar­tzen ari dela eta hortaz, pentsioak-eta mantendu ahal izateko, denbora gehiagoz lan egin behar dugula, baina aldi berean, gazte pila bat lanik egin ezinda daude. Justu kontrakoa bultzatu behar da. Jubila­zio­ak aurreratu behar dira. 65 urterekin jubilazioak berreskuratzea proposatzen dugu eta gazteek lanean hasteko aukera izatea.

Etxebizitzari dagokionean, ze neurri hartuko dituzue? Eta etxe kaleratzeekin?
Etxebizitza eskubidea bermatu behar da, baina ez du zertan jabetzan izan. Alokairu sozialak sustatuta, adibidez. Gure eredua, Ipar Europa da. Han jende asko alokairuan bizi da.   
Jendea etxetik kaleratzeko di­na­mika horrekin, berriz, eten egin behar da erradikalki. Eta pro­­posatzen duguna da, gu go­ber­nuan egonez gero, etxebizi­tzaren instituzio publiko bat sor­tzea eta pertsona batek ezingo ba­lio hipotekari aurre egin, ete­nal­di bat eskatu eta institutu pu­bli­ko horrek hartuko luke etxebizitza horren kudeaketaren ardura. On­doren, alokairu sozial bat eza­rri­ko litzaioke pertsona horri bere ira­bazien araberakoa. Eta aurreko egoerara itzultzean, hi­po­teka­ren ardura hartuko luke berriz.

Ze sistema bultzatuko duzue hondakinen kudeaketari dagokionean? Ze gertatuko da erraustegiarekin?

Hondakinen kudeaketari da­go­kionean, Udalek dauzkate es­ku­menak. Eusko Jaurlari­tzak plangintza orokorrak egiteko eskumena bakarrik dauka.
Hori bai, guk argi daukagu hondakinak baliabideak diren heinean ezin ditugula zabor be­zala tratatu. Helburua izan behar du ahalik eta hondakin gutxien sortzea, sortzen ditugunak berrerabiltzea eta berrerabili ezin direnak birziklatzea. Euro­par Batasunak finkatzen dituen hiru printzipio nagusi ho­rietan oinarrituta egingo du­gu lan, Zero Zabor bidea jorratzen.

Indenpendentziaren aldeko apustu argia egiten du EH Bilduk. Zer­gatik da ona Euskal Herriarentzat?
Pertsonen autonomia eta bu­ru­ja­betza ona dela pentsatzen du­gun bezala, herriena ere bai. Eus­kal Herriak aukera izango lu­ke erabakitzeko nola egin nahi di­tu­en gauzak, arlo guztietan. Eta independentziak eman­go lizkiguke tresnak eta aukerak nahi du­gun ekonomia politika egiteko, nahi dugun zerga po­litika egiteko.

Inkesten arabera, bigarren indarra izango zarete. Koalizioren bat egitea aurreikusten duzue gobernua lortzeko? Eta irabaziz gero?
Uste dugu gobernua osatzea bo­to gehien lortzen dituen koalizio edo alderdiari dagokiola, eta berak hasi behar dituela gobernua osatzeko elkarrizketak gainontzeko koalizio edo alderdiekin. Guk printzipio ho­ri errespetatuko dugu lehenengo edo bigarren indarra izan.
Bestalde, gu jarrera irekiarekin goaz. De­nekin hitz egiteko eta adostasunak lortzeko prest. Iru­ditzen zaigu zeinekin baino garrantzitsuagoa dela zertarako. Gure oinarria programa da, gure proiektu politikoa.

Urriak 21ari begira, ze esan nahiko zenieke herritarrei?
Ez dira hauteskunde arruntak, ez da erakunde publiko bat jo­ko­an dagoen gauza bakarra, nor­ma­­lizazio po­litikoan datozen ur­tee­tan emango ditugun pausoak eta aurreratu dezakeguna daude jo­ko­an. Bide guru­tze batean gau­de eta aldaketarako aukera guz­tiak irekita di­tu­gu. Hautes­kun­deo­ta­ko emai­tzak erabakiorrak izango dira; aldaketek izugarrizko abiadura hartu dezakete hala nahi badugu. Denon esku dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!