Mendizale Astearen barruan, Mendiriz Mendi elkarteak XXXIII argazki lehiaketa antolatu du.
Elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek har dezakete parte eta gaia librea da. Gehienez 6 argazki eta gutxienez 3 argazki digital aurkeztu beharko dituzte, eta hori bai, derrigorrez Hernaniko argazki bat aurkeztu beharko da.
Urriaren 22a, azkeneko eguna
Argazkiak entregatu beharko dira, urriaren 22a baino lehenago, Mendiriz mendiko lokaletan (Iturregi plaza), astelehena, osteguna edo ostiraletan 20:00etatik 21:00etara.
Argazkiak CD batean aurkeztu beharko dira, kalitate haundiko TIFF edo JPG formatuan eta 5Mbtakoak gehienez. CDa ondo identifikatzea garrantzitsua dela azaldu dute. Horretaz aparte, partaidearen izen abizenak, telefonoa, aurkezten diren argazki digital kopurua eta Hernaniko irudiak zeinlekutan atereak diren adierazi beharko da.
Lau sari, 70eurotakoak
Guztira, argazkirik onenentzako, 4 sari banatuko dira: hernani eta ingurukoa, mendia eta paisaia, herrikoiena eta bildumarik hoberenari emango zaie hain zuzen. Sariak izango dira, 70 euro bakoitzarentzat eta trofeoak. Jakinarazi dute, parte hartzaile kopurua 35era mugatuko dela, argazkiak iritsitako ordenaren arabera. Informazio gehiago elkartean bertan (Iturregi plaza).