Ekobidaiari izateko, gaur da lanak entregatzeko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 14a, 02:00

Kutxa Ekogunea Ekobidaiari bila dabil, hau da, munduko kultura eta bi­zitzeko praktika jasangarri ezberdinak ezagutzera emango dituen bidai­ariaren bila. Ekoguneak 6.000 eurorekin finantziatuko du Ekobi­daiaria lehiaketako irabazlearen bidaia. Ekobidaiaria izan nahi duenak gehienez 3 minutuko bideo proposamena prestatu behar du, egin nahi duen bi­dai­a­ren eta ezagutzera emango dituen proiektuen nondik norakoak azal­duz. Bideo guztiak Ekoguneko facebookean izango dira ikusgai sa­reko erabiltzaileek gustokoena bozkatu dezaten. Gaur da proposamenak bidaltzeko azken eguna. Informazio gehiago: www.ekogunea.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!