Sena artistikoa ateratzeko ordua, inauterietako kartel lehiaketarako

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 13a, 02:00

Aurten ere, hurrengo urteko inauteriak iragarriko di­tuen kartel lehiaketa mar­txan da. Udalak antolatzen duen eki­men honetan nahi duen guztiak parte hartu dezake eta edo­zein modalitate artistikotan.
Lanak azaroaren 23a baino lehenago aurkeztu beharko dira Biterin, 18:00etatik 20:00e­tara. Sari bakarra izango da, 600 eurokoa.  

Parte hartzeko oinarriak
Lanak sinadurarik gabe eta kartazal itxian aurkeztu be­harko dira. Bertan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia adierazita. Gainera pa­perean edo kartoi-luman eta formatu digitalean aur­kez­­­tu beharko dira. In­­­­for­­­­­mazio gehi­ago www.her­nani.net­ orrialdean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!