Euskeraren erabilera bultzatzeko proiektu lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 13a, 02:00

Zer egin liteke Hernanin euskeraren erabilera indar­tzeko edo bultzatzeko? Hel­bu­ru hori biltzen duen ideiaren bat edo proiekturen bat daukanak 2.000 euro irabazteko aukera izango du. Izan ere, Do­bera Euskara Elkar­teak Do­bera Saria VI antolatu du aurten eta euskeraren erabilera sustatzen duen egitasmo onena saritzeko asmoa dauka.
Proiektuak hilaren 17ra arte jasoko dira, hau da, datorren asteazkenera arte. Ira­baz­leak, urtebeteko epea izango du ondoren, proiektua aurrera eramateko. Saria eman gabe utzi daiteke aurkeztutako lanek behar adinako kalitatea ez dutela erabakitzen bada.

Parte hartzeko oinarriak
Lehiaketan parte hartu dezake 16 urtetik gorako edozein hernaniarrek edo Hernani­rekin lotura duenak, taldeka nahiz bakarka.


PROIEKTUAN AURKEZTU BEHARREKOA:

 Egitasmoaren helburu zehatzak.
 Egitasmoaren nondik-norakoak: kronograma, baliabideak...
 Eragin eremua: hartzaile mota, kopurua...
 Aurkezten den hau proiektuaren laburpena izango da, 3 orrialdekoa,
    gehienez.
 Kartazal itxian, kanpoaldean, aurkeztutako proiektuaren izenburua, eta 
    barruan, eskatzailearen datuak: Nortasun Agiriaren kopia, Curriculum
    Vitaea, kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!