Partidu guztiak irabaziz jarraitzen du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 13a, 02:00

Hernaniren helburua, denboraldia partiduak irabaziz has­­tea zen, eta helburua ezinhobeto betetzen ari da. Jo­ka­tutako bost partiduetatik bostak irabazi ditu. Atzo gainera, Are­txabaleta bezalako talde in­dartsua garai­tzea lortu zuen, 2-1. Txuri-berdeek partidu ona egin zuten eta merezitako emaitza lortu zuten. Lehenen­go zatia oso parekatua izan zen eta ez zen golik izan. Bigarren zatian iritsi ziren golak. Al­daketa batzuk tarteko, besteak beste, Xabier Elberdin zelairatu zen eta hernaniarren bi golak sartu zituen. Aretxabaletaren gola iritsi zen ondoren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!